XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lanaren banaketarako irizpideak Iadanik puntu honetaz mintzatu ginen.

Ikus 6.2.-an agertutakoa.

Igande honetan saltzaile berri bat agertu zaigu merkatuan: Bilboko Aurrezki Kutxa.

Mikologiari buruzko produktua dakarkigu.

Produkzitzaile honen lana nola dago banatua merkatuko beste lanekiko?.

Saltzailen sexuari dagokionez, gizonezkoek bakarrik partehartzen dute lan horretan.

Salpostuaren kokaketari dagokionez, bestalde, enparantza osoaren (arkupea eta leku airetua batera hartuta) geometriazko erdiko lekuan kokatua dago.

Enparantza tamainu txikiagoan berreprodukzitu da Bizkaiko Aurrezki Kutxaren salpostuaren eraketarekin.

Bi enparantza dauzkagu gaurkoan, merkatuan: bata, Aurrezki Kutxarena, eta biga, beste saltzaile guztiena.

Urrengo orrialdeko marrazkian, biak adierazten ditugu.

Bi enparantzek formula berbera daukate, zenbakien bidez marrazkian adierazi ditugula: beste saltzaile guztien enparantzarenak 1, 2, 3 dira; eta Bizkaiko Aurrezki Kutxaren enparantzarena 1, 2, 3.

Bi enparantzak kontrajarriak daudelako zenbaki konbinaketa hau bien artean osatzen dut: 1, 2, 3, 2, 1, kapikua alegia.

Simetria kontrajarria edo kapikuazko leku eraketa sortu da gaurko Enparantza Berriko saltzaileen artean.